BETAGARRI
BIZITZARI TXISTUKA


Prentsa bulegoa
entzun
POP-ROCK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2009
Barra kodea: 8436007083333
Erreferentzia: KD-825
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
 
Pasa den mendearen erdialdean Jamaika uhartean jaiotako SKA musika beti izan da oso moldagarria. Hasieratik, garai eta musika joera berrietara egokitzeko ikaragarrizko ahalmena erakutsi du, eta horren eraginez kultura popularraren garapenean sekulako eragina izan duen ikusmolde oso bat ekarri du eboluzio musikalarekin batera. Bizitzaren iragaitea interpretatzeko modu bizia bezain gozoa.

Ska, jende xumeen musika da, itxaropentsua eta alaia, amets egiteko eta dibertitzeko, bizitzaren borrokan
ezinbesteko elikagaia. Kaletarra, nostalgikoa eta misteriotsua, identitate errotuak eta jarrera aurrerakoiak
dituzten pertsonekin zein herriekin bereziki konektatzen du.

Jamaikatik Ingalaterrara 1970.ean arribatu, eta handik mundu osora zabaldu zen berehala. Euskal Herrian ere bere lekua topatu zuen; 1980ko hamarkadatik aurrera genero dantzagarri, sasi-dultze eta sasi-gordin horrek jarraitzaile eta talde ugari izan ditu gure artean. Horietatik, 1993. urtean Gasteizen sortu zen BETAGARRI taldea da aipagarrienetakoa.

Talde beteranoa da BETAGARRI, orekatua eta sendoa. Betagarriren musika entzunda, ska-klub malenkoniatsuetako sentsazioak gure barneko espazio animikoetan zehar zabaltzen dira, eta giroak berehala harrapatuko gaitu. Bestalde, talde aktiboa da; bere jarreraren zein eraginkortasunaren bidez, merkatua parez pare bereganatzen asmatu du, urtetik urtera publiko berriak gehituz, mugak eta herrialdeak gaindituz. Denboraren joanean eskaini dituen ehunka kontzertuetan (bederatziehunetik gora), eta argitaratu dituen bederatzi diskoetan, gero eta doinu freskoagoa lortzen du, aldioro mementoko ska musika gihartsua eta sentimentala eskainiz.

Bizitzari txistuka lanak azken errepertorioa biltzen du, azken bi urteetan taldean konposaturiko hamalau kantu mamitsu. Izenburuaren esanahiak adierazten duen joko bikoitzean laburbiltzen da taldeak musikarekiko eta bizitzarekiko azaltzen dituen jarrera eta konpromisoa: baikorra, alaia, sentimentala
eta solidarioa, munduak eta pertsonek aurrera egin behar baitute.

Guztiok daukagu ilusioren bat, eta kanta berri hauek, harentzat eginiko musika dira. Amets eder baten sintonia beroa.

BETAGARRI
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 
(2009)


  • norgara
  • nobedadeak
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg