ITOIZ
MUSIKAZ BLAI (BERMASTERIZATUA)


Prentsa bulegoa
entzun
POP-ROCK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2008
Barra kodea: 8436007082961
Erreferentzia: KD-793
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
Hamar urtetan Itoizek ez zuen inoiz gitarra jole finkorik izan. Garaian garaikoak bere ezaugarriak itsatsi zizkion taldearen soinuari. German Orsek ere ez zuen asko iraun, eta haren ordez Donibane Lohitzuneko Jean Mari Ecay sartu zen. Ecay erabakiorra izan zen Itoizek Musikaz blai-n hartuko zuen norabide berrian. Aurreko hiru diskoak elkarren artean ezberdinak baziren ere, kutsu progresibo-sinfonikoa antzeman zitekeen lokarri gisa. Musikaz Blai-rekin erabateko biraketa egin zuen taldeak, ordura arte ukitu gabe zuen pop musikaren eremuan murgiltzeko. Euskal rock erradikalaren punk leherketaren atarian, EEBBetako pop-rockaren indar melodiko eta komertzialera (Fleetwood Mac, Fisher Z&) jo zuen Itoizek. Ecayk zerikusi handia izan zuen horretan: Jean Mariren sormen lana oso zabala da eta Itoizentzat oso eraginkorra izan da, beste aire bat eman dio garapen musikalari, zioen Foisis-ek elkarrizketa batean. Foisis bera liluraturik zegoen pop-arekin. Nik neuk abangoardiako soinuak ikertu baino gehiago, armonia pop amerikarrak aztertuko nituzke gustura. Diskoak xehetu armonikoki, kantu bat biribiltzeko amerikarrek aurkitzen dituzten irtenbideak bilatu. Orquesta Mondragoneko kontaktuei esker, Madrilen grabatu zen diskoa, eta Londresen nahastu. Musikaz Blai mugarri bat izan zen Itoizen ibilbidean. Lehen urtean 17.500 ale saldu zituen, eta taldearen zalegoa zabaldu zuen. 1983ko Durangoko Azokan kaleratu arren, Muskaria aldizkarian -Euskal Herriko musika aldizkari espezialiatu bakarra izaten segitzen zuen- urteko disko onena hautatu zuten, eta Marea gora laugarren single onena. Halaber, euskal rock talde onena izendatu zuten aldizkariko irakurleek.Taldearen laguna zen Jose Mari Argoitia ondarrutarrak "pop" estilo borobilean asmaturiko testuek, konzeptuaren arrakasta horretan lagundu zuten.

ITOIZ
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 
(2008)
(2008)
(2008)
(2008)
(2008)
(2008)
(2008)
(2008)


  • norgara
  • nobedadeak
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg