ITOIZ
EZEKIEL (BERMASTERIZATUA)


Prentsa bulegoa
entzun
POP-ROCK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2008
Barra kodea: 8436007082947
Erreferentzia: KD-791
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
Geldialdi baten ondoren, Juan Carlos Perezek musika egiteari ekin zion berriz. Ikasketak zirela medio, Deustun bizi zen ikasle pisu batean eta han konposatu zuen Ezekiel diskorako musika; honetan oinarriturik, Alkaldek harentzako poema idatzi zuen. Proiektu berezi hura argitaratzeko Xoxoara jo zuen, Itoizen izenarekin kaleratzeko asmorik gabe, baina disketxeak berak proposatu zion jadanik ezaguna zen izena erabiltzea. Ezekiel diskoan, munduari buruz garai hartan zuen kontzepzio filosofikoa islatu nahi izan zuen Perezek. Belaunaldi aldaketaren arazoarekin topo egiten duen Ezekiel gaztearen istorioa da, zapaltzen duen munduaren aurka borrokatzen saiatzen da, indarkeriaz baliatzen da eta erabateko dekadentzia aurkitzen du. Hortaz, musika ere dekadentea da, zioen abeslariak garai hartan. Itoizek sinatu arren, ez zen taldean landutako diskoa izan. Lehen diskoa grabatu zutenetatik Joseba Erkiagak eta Antton Fernandezek soilik hartu zuten parte Ezekiel-en, eta Perezek noski. Gainerakoak kolaboratzaileak izan ziren: Fran Lasuen (Izukaitz, Oskorri), Carlos eta Shanti Gimenez (Klabelin Komik), Mitxel Longaron, Itziar Egileor, Joseba Beristain eta Ondarroako Etorkizuna Ume abesbatza. Denen artean oso disko anbiziosoa, jazzeroa eta antikomertziala grabatu zuten, Perezen hitzetan. Biribildu gabeko ideia on bat izan zen, geldialdi bat Itoizen bidean, baina hutsune hori bete beharra zegoen. Talde gisa lan egin ez arren, diskoa zuzenean aurkezteari ekin zioten. Foisis soldaduskatik itzulia zen eta berriz sartu zen taldean. 1980ko udan berriz kontzertuak emateari ekin zion Itoizek. Bi formazio izan zituen taldeak Ezekiel-en zuzeneko aurkezpenetan. Lehenengoan, Juan Carlos Perez (ahotsa eta gitarra), Foisis (baxua), Antton Fernandez (teklatuak), Javi Robador (bateria), Carlos Gimenez (saxoa), Gonzalo Muga (flauta) eta Fran Lasuen (biolina) izan ziren. Taldea jada ez da Ondarroa eta Mutrikura mugatzen, eta Bilboko lagun eremura zabaltzen da. Disko antikomertziala izan arren, harrera ona izan zuen, eta 1980ko euskal diskorik salduena izan zen Hego Euskal Herriko hamasei disko denda garrantzitsuenetan. Ezekiel-ek Itoizen itzulera eragin zuen. Muskaria aldizkariko irakurleek, 1981. urteko zuzeneko talde onena eta Euskal Herriko talde onena hautatu zuten. Juan Carlos Perez, berriz, bosgarren tokian agertu zen euskal abeslari onenaren zerrendan.

ITOIZ
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 
(2008)
(2008)
(2008)
(2008)
(2008)
(2008)
(2008)
(2008)


  • norgara
  • nobedadeak
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg