AMAIA ZUBIRIA
NABIL


Prentsa bulegoa
entzun

Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2008
Barra kodea: 8436007082626
Erreferentzia: KD-766
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
  • Laburpena
Amaia Zubiria (Zubieta/Usurbil, 1947), euskal kantagintzako sentikortasunik handieneko ahotsaren jabe da. Magia handiarekin nahasten du kantuaren sentimendua kantatzearen plazerrarekin eta entzuleak, azkenean, ahotsaren lilurak harrapaturik, honen uhainen menpera gelditu baino ezin du egin.

Karrera luze bezain mamitsuan, A. Zubiriarentzat, kantua eta bizitza gauza bera izan dira. Kantuz sortu zen eta kantuz sorrarazi ditu hainbat eta hainbat une distiratsu gure musikaren ibilbidean hala nola gure barruko sentipenetan. Haizea taldea, Pascal Gaigne, Txomin Artola eta gerora bakarka, denetara 12 disko zoragarri, ehundaka emanaldi han-hemenka, betirako diren kantu sendo eta xamurrak barreiatuz eta popularizatuz, publikoari, beti ere, bere arimaren alderik zabal eta emankorrena erakutsi izan diolarik. Amaia Zubiriak kantatzen duenean, pertsonaren gogoan izkutuan bizi diren amodioak, ankerkeriak, memoriak eta bizipenak astintzen ditu, emeki, haizearen larru-azalean zizelatutako bizitzaren arrastoak azaleraziz. Ahots sujerikor bezain ezti eta ahaltsuaz, lehorretako paradisu bustiez eta itsas zabaleko hezearen gordinaz kantatzen digu, maitasun eta maitemin izugarriz, ametsen denborara eramaten gaituen bitartean.

Berriro ere grabaketa estudioan sartu berri da Amaia disko berri eta gustagarri bat grabatzeko non bere zuntzik onena emango duen; bere ahotsa eta kantatzeko duen pasioa. Pascal Gaigne-ren produkzio artistikoaren laguntzaz, kantu tradizionalaren interpretazioan oinarrituriko lan eder, emankor eta eskuzabala kaleratuko dute datorren urtearen hasieran.

Disko berri honek, iturri zaharrari darion ur beti berri eta freskoaren modura, errepertorio klasikoari helduko dio, bereziki Iparraldeko tradizioa ekarriz (MAITIA NUN ZIRA, AMODIOA ZOIN DEN ZOROA, GOIZEAN ARGI HASTEAN, ADIOS IZAR EDERRA, PRIMA EJERRA...), amini bat hegoaldetik (DONOSTIAKO HIRU DAMATXO, AMA EZKONDU,..), hala nola historikoak izan diren bi emakume kantariren kantu zoragarri pare bat ere (Lurdes Iriondoren HALA ERE eta Estitxuren AGUR MARIA ezagunak).

AMAIA ZUBIRIA

Donostiako Zubietan jaioa 1947an. Haizea taldearekin egin zen ezagun, 1977an. Bere ahotsa liluragarria da, adierazkorra, sentikorra, mundu mailan ezagunak egin diren ahotsik ederrenen parekoa. Hiru disko atera zituen Txomin Artolarekin, beste hiru Pascal Gaignerekin, eta beste hamairu bakarka. Lanik garrantzitsuenetakoa Haatik diskoa da, 2002koa, bertan jaso baitzuen aro ezberdinetako bere ibilbidea, abesti zaharrak berrinterpretatuz eta zazpi abesti berri eskainiz. Ateratako azken diskoa Nabil.


(2008)
(2002)
(1998)
Amaia Zubiria euskal kantagintzako sentikortasunik handieneko ahotsaren jabe da. Magia handiarekin nahasten du kantuaren sentimendua kantatzearen plazerrarekin eta entzuleak, azkenean, ahotsaren lilurak harrapaturik, honen uhainen menpera gelditu baino ezin du egin.



  • norgara
  • nobedadeak
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg