JEXUXMAI LOPETEGI
IZAR UXO


Prentsa bulegoa
entzun
POP-ROCK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2009
Barra kodea: 8436007083111
Erreferentzia: ZC508
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
  • Estekak
Jexuxmai Lopetegiren Izar uxo diskoa bere lan guztien artean borobilena da, sakonena, gozagarriena. Letren mailak bat egiten du musikaren maila altuarekin, eta bien arteko oreka ondo konpontzea lortu du musikari zarauztarrak, patxadaz eta inongo presarik gabe egindako grabazioan.

Bere ahots indartsua ondo modulatzen ikasi du, inoiz baino gozoago entzuten da. Kanten ibilbide harmonikoa aberatsa eta sakona da. Rockeroaren iragana dauka Lopek bere atzean, baina oraingo honetan denboraren iragana gehiago antzematen da bere kantukeran; nolabaiteko malenkonia batek leundu eta ondu egin du haren kantatzeko modua, kantuen moldaketak, harmonizazioak eta dena, giro berezi bat lortuz kantu bakoitzean. Lan sendoa da, sakona; Euskal Herrian egiten den musikaren baitan ohorezko leku bat merezi duen lana, dudarik gabe.

Pako Aristi

JEXUXMAI LOPETEGI
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 
(2009)


  • norgara
  • nobedadeak
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg