MUSIKA  -  NOBEDADEAK
bilatu   
Albisteak posta elektronikoz jaso
 

EUSKAL HERRIA FESTETAN
Batzuen artean
Informazio gehiago Informazioa

Gaur egun, PAQUITO CHOCOLATERO pasodoble ospetsua kale eta plazetako jaun eta jabe egin zaigu; Gustavo Pascual Falcó musikari alacantarrak, 1937an, bere koinatu Francisco Pérez Molinan pentsatuta konposatu zuen.

Festa-giroak eta bizitzaren zentzuak bat egiten dute pasodoblearen baitan: dibertsioa, dantza eta integrazio-sentimendua, sarritan itomena eragiten digun munduari aurre egiteko.

Bilduma ezagun hau, gai herrikoi honen bertsio nabarmen batekin hasten da, bereziki lan honetarako moldatua. Kaleko musika biziaren hainbat ale ere badaude, euskal dantza tradizionaleko ale batzuekin tartekatuz, olgeta-giroan murgiltzeko aproposak.



  GOZA-GOZA SUABESSITO. KORRIDOAK ETA SALTSA BEROAK
Batzuen artean
Informazio gehiago Informazioa

Bilduma honetan, gure katalogoko kantu alai eta dantzagarrienen sorta eder bat aurkeztu nahi dugu, jakin bait dakigu "genero" honek dituen ezberdintasun zein ezaugarri popularrengatik, oso onarpen handikoa izan daitekeela eta datozen festa garaietarako oso aproposa.

OSKORRI & THE PUB IBILTARIA XII
Informazio gehiago Informazioa

San Tomas egunean Bilbon zuzenean erregistratutako kantaldi jendetsua CD bikoitzeko formatu mardulean (zuzeneko grabaketa + play-back + letrak, itzulpenak eta partiturak biltzen dituen liburuxka) kaleratu da. Geroago, maiatzean zehar, Euskal Herri osoan zehar, lekuan lekukoekin kantaldi beroetan partekatzeko aukera izango da; kantu herrikoien inguruan beraz, erabateko lan profesionala garatuko da.

Hamabigarren kontzertu honetako errepertorioan, urtero legez, era guztietako kantak daude, gure hizkuntzaren euskalki ezberdinetan: oso zaharrak eta nahiko berriak, oso ezagunak eta guztiz ahantziak, dramatikoak eta umoretsuak, sakonak eta arin-arinak.

  RUPER ORDORIKA
"Hamar t'erdietan - 10.30 p.m."
Informazio gehiago Informazioa
Hemeroteka Hemeroteka

2006ko azaroaren 26an eta 27an Bilboko Kafe Antzokian zuzenean grabaturiko bilduma dugu honako hau. Errepertorio sendoa eta historikoa aurkezten digu, Euskal Herriak inoiz izan duen musika bandarik onenetakoaren (Mugalariak) izaeraz eta kalitateaz.

MIKEL MARKEZ
"Zure begiek"
Informazio gehiago Informazioa
Hemeroteka Hemeroteka

Gure kantagintzako belaunaldi gazteenaren artetik Mikel Markezek berezko argia dakarkigu. Disko bilduma honetan bere ibilbideko kantu esanguratsuenak biltzen ditu, Zure begiek kantuaren bertsio zoragarri bat ere, ezinbestean, barne delarik.

  KUPELA TALDEA (Zabale, Larrañaga eta Berastegi)
"Pagotxa"
Informazio gehiago Informazioa
 Abestiak entzun
Hemeroteka Hemeroteka

Erromeria giroko talde erregea dugu KUPELA taldea, zuzenean zein disko lanetan zapore eta grazia berezia jartzen asmatu izan baitute orain arte.
Disko honetan berriz ere asmatu egiten dute publiko zabalarekin. Alde batetik, alaitasun motiboak erruz sortzen dituzte eta, bestetik, trikitixaren ahalari aire freskoak eta berrizaleak ekartzen dizkiote.
"Kupela" kantuaren "remix" dantzagarri bat ere aurkeztuko dute diskoaren osagarri gisa.

JOJO BORDAGARAI
"Bahaki"
Informazio gehiago Informazioa
 Abestiak entzun
Hemeroteka Hemeroteka

JOJO BORDAGARAI Iparraldeko kantagintzaren eredu garrantzitsua da.
1973.ean aktibitate musikalari ekin zionetik, kantu popularraren ikuspegi garaikidea lantzen, tradizioa eta identitateak ikusmira gaurkotu batez aurkezten ahalegindu izan bait da.
BAHAKI izeneko disko berria hau lan ederra da benetan. Mundu ugariak eta jatorri ezberdineko zaporeak nahastuz, izaera berezko ibilbide bat lortzen du, bizitza bezala, une lasaiak eta malenkoniotsuak, momentu intentsoekin orekatzen direlarik; konposizio berrien usain freskoa eta sujerikorra kantu tradizionalaren oroimen herrikoiarekin batera eramanez.
BORDAGARAI izenpean aurkezten den talde berriaren eragina ezinbestekoa da aipatu nortasun eraginkorra lortu ahal izateko: bandoneoia, tres, pianoa, akordeioa, kitarra-ren doinuak, erritmo sekzio bizigarri baten gainean dantzan, ahots samur eta gardenaren euskarri. Gusto handiarekin apainduriko doinuak, bihotz barrenetik abesturiko kantak eta izpiritu baikorrarekin landutako emozioak. Musika zingaroa, trashumante eta koloretsua, euskal gizarte biziarentzat.

  AMAIA ZUBIRIA
"Nabil"
Informazio gehiago Informazioa
 Abestiak entzun
Hemeroteka Hemeroteka

Amaia Zubiria euskal kantagintzako sentikortasunik handieneko ahotsaren jabe da. Magia handiarekin nahasten du kantuaren sentimendua kantatzearen plazerarekin, eta entzuleak, azkenean, ahotsaren lilurak harrapaturik, haren uhinen menpera gelditu baino ezin du egin.

Disko berri honek, iturri zaharrari darion ur beti berri eta freskoaren modura, errepertorio klasikoari helduko dio, bereziki Iparraldeko tradizioa ekarriz (Maitia Nun Zira, Amodioa Zoin Den Zoroa, Ura Isuririk, Goizean Argi Hastean, Nik Badut Maiteño Bat, Kalla Kantuz, Adios Izar Ederra, Prima Ejerra...), amini bat hegoaldetik (Donostiako Hiru Damatxo, Ama Ezkondu Ezkondu,..), hala nola historikoak izan diren bi emakume kantariren kantu zoragarri pare bat ere (Lurdes Iriondoren HALA ERE eta Estitxuren AVE MARIA ezagunak).

MIKEL LABOA
"Lekeitioak"
Informazio gehiago Informazioa
Hemeroteka Hemeroteka

Euskal Kantagintzaren aintzindaririk enblematikoenaren diskogintzan eguneraturik gabe zegoen LEKEITIOAK diskoa CD formatora egokitzea ezinbesteko lana genuen gurean. Alde batetik, hura zelako euskarri berrira egokitzeko falta zen bakarra eta, bestalde, Lekeitioak konzeptuaren azpian Mikel Laboaren esentziarik berezkoena gordetzen delako, bere mundu imaginarioa, imitaezina eta oraindik ere erabat berrizalea eta trasgresorea dena.
Egokitze lan honetan, 1988. urtean LP bikoitzeko formatoan kaleratutako lanez gain, haren aurreko eta geroko diskoetan ageri diren ildo bereko kantu figuratibo esentzialenak bildu nahi izan ditu artistak, nolabait bere sorkuntzarik intimoena bateratu eta dokumentatu nahian. Beti ondoan izan dituen Jose Luis Zumeta eta Bernardo Atxaga bidaia-lagun ditu bilduma honetan ere, Laboaren unibertso joria interpretatzeko ekarpen ederra eginez.

  BATZUK (BILDUMA)
"Olentzero - Gabonak gabon"
Informazio gehiago Informazioa

Gure kantutegi herrikoiaren barruan, errepertorio ezagun, xamur, kilimagarri eta popularrena, gabon kantuak dira.
Horien inguruan batzen dira familiak eta bihotz oneko jendeak beren gogo onak konpartitzen hala nola une gozagarri hori itxaropenaz betetzen.
OLENTZERO: GABONAK GABON izeneko disko honek une berezi horren erreferente izan nahi du eta garaiko errepertoriorik osatu zein erakargarriena bilduz, katalogoko interpretaziorik ederrenak dakarzkigu, ahots eta estilo ezberdinak uztartuz.

BATZUK (BILDUMA)
"Danborrada eta Kaldereroak"
Informazio gehiago Informazioa

Donostiako inauteri zaharretik datozkigun jaien artean maitatuenetako bat dugu Kaldereroena. Momo jainko festazalearen ordezkari hauek gerturatzen ari den inauteriaren berri dakarkigute hiriko kaleetara, pertza eta zartagin burrunbarekin batera. Eta kaldereroekin batera udaberriaren lehen zantzuek esnatu berri duten hartza dator, neguko zoko goxoaren goroldio usaina alde batera utzita.
Disko herrikoi bezain festazale honetan, Donostiako izaerari erabat atxikituta datozen bi errepertorio topatuko dituzu: Danborradak eta kaldereroak, hiri ederraren bi jai ospetsuen adierazgarri bikaina!

  BATZUK (BILDUMA)
"Handitzen handitzen"
Informazio gehiago Informazioa

Pasa den urtean "Txikia izanik" izenburuko umeen kantu-bildumaren arrakasta izaugarria ikusirik, lan haren osagarri gisa bilduma erakargarria aurkeztuko dugu aurten ere "Handitzen handitzen" izenpean, entzulego xume bezain bihotz eta gogo handi horrentzat.
Aurreko lanean bezala, hainbat egilerengandik heldu zaizkigun haur-kantu hauek haurra bere osotasunean harrapatzen eta erakartzen dute, jolastera, abestera eta ikastera gonbidatuz.


ANTTON VALVERDE
"Charles Bordes (1863-1909). Hamabi amodio kanta - Douze chansons amoureuses du Pays Basque Français"
Informazio gehiago Informazioa
 Abestiak entzun
Hemeroteka Hemeroteka

"Hamabi amodio kanta - 12 chansons d'amour du Pays Basque lanean, Charles Bordes frantses konpositoreak IX. mendearen amaieran bildu eta landu zituen Iparraldeko hamabi amodiozko kantu herrikoi biltzen dira, gaur egun Pariseko liburutegi nazionalean gordetzen direnak.
Lan monografiko hau, doinuan zein gaian ere, gure herriko izaeraren isla izanik, bere horretan jaso nahi izan dugu, erakargarria ez ezik, geure oroimenaren dokumentaziorako ere baliogarria izango den segurantzan. Are gehiago, Antton Valverde bezalako kantari kuttun, klasiko eta ezagun baten ahotik etorrita. Musika moldaketak: Karlos Giménez.

  GARI
"Esperantzara kondenatua"
Informazio gehiago Informazioa
 Abestiak entzun
Hemeroteka Hemeroteka

Gari ez da artista otzana izan sekula. Bere musika ez da hutsalkeriatan galtzen, bizi-kezkak agintzen ditu emoziorako, barne-zirrararako. Esperantzara kondenatua diskoaren hamaika abestiek koherentziaz eusten diote bide horri: letrak bere bizipenak inspiratuak; ustez ilunak diruditen mezuak, deszifratzen ez oso errazak, baina sakonera zabaltzen direnak, minez, jakin nahiaz, babes gabe, borroka etengabean, hobetze aldera& eta, batez ere, itxaropenez. Ezin esan Esperantzara kondenatua disko tristea denik, eta nostalgikoa ere ez. Aitzitik, baikortasun neurritsu moduko bat kutsatzen digu, eta hor aurkitzen du Garik bizitzaren abentura konplexuaz hitz egiteko arrazoia, eta esperantzaz mintzo zaigu, bidean aurrera egiten luze laguntzen gaituen esperantzaz.