VIII. IGARTZA 2005
LITERATUR SORKUNTZAKO BEKA
IDAZLE BERRIENTZAT
Babesleak:

BEASAINGO
UDALA
AZKEN SARIA
VII. IGARTZA 2004




IRABAZLEA

Uxue Alberdi


VIII. Igartza Sariko erabakia

VIII. Igartza Saria antolatu dute Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak, idazle gazteak laguntzeko, eta deialdi honetan, aurkezturiko hamar proiektuen artean, bataz besteko maila oso altua izan dela adierazi ondoren, irabazlea hautatu du Jasone Osorok, Karmele Jaiok eta Julen Gabiriak osaturiko epaimahaiak: Aulki bat elurretan izeneko lana, Uxue Alberdik idatzia

Egilearen biografia: Uxue Alberdi Estibaritz elgoibartarra da, 1984ko martxoaren 18an jaioa. Kazetaritza ikasten dabil, azken kurtsoan aurten, Leioan, eta Suedian eman du azken urtea, Erasmus programari esker. Sari ugari irabazi du ipuin, gutun eta, batez ere, bertso-paper lehiaketetan. Horrez gain, kolaborazioak egin ohi ditu hainbat komunikabidetan, hala nola Euskadi Irratia, Xirika, Barren…

Idazlearekin hitz egiteko: 696896085 uxuealberdi@hotmail.com

Proiektuaren azalpena: Suediako hiri batean, Karlstad-en, kokaturiko ipuinek osatutako bilduma izango da Aulki bat elurretan. Egileak dioen moduan: "Ipuinetan, Suediaren eta Suediak biziarazi dezakeenaren hainbat alderdi islatzen ahaleginduko naiz. Giza harremanez dihardute ipuinek, emakumearen paperaz, indibidualismoaz, nostalgiaz, eguzki printzek hilabeteetan ukitu ez dituzten aurpegiez, zuhaitzez, begiratu ezean ikusten ez diren gauzez: beti beltzaranak diren kebab saltzaileez, pilula urdinez, suizidioaz, taxi gidari aspertuez, hotza pasatzen duten eskaleez, garbigailuko programa azkarrenez, elurretan pixka bat hondoratzen diren egurrezko aulkiez. Ipuinek ere, Suediak bezala, sakon jasango dituzte urtaro aldaketak. Hostoak eroriko zaizkie udazkenean; hotzak, ilunak eta zuriak izango dira neguan, eta pisua sentiaraziko dute sorbaldetan, Suediako neguan zerua behe-behean dagoenean pixka bat makurtuta ibiltzea beste erremediorik ez baitago. Udaberrian argiz beteko dira eta bi zerbeza izango dituzte soberan. Topa".

Ausardiaz, lirismoz eta iradokizunez beteriko proiektu bat, beraz, liburu eder baten ernamuina eta idazle on baten estreinaldia izatea espero duguna.

Oharra.- Edozein argibidetarako helbideak eta datuak:
Beasaingo Udaleko Euskara Zerbitzua
Loinazko San Martin plaza.-
20200 BEASAIN (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 02 80 63
Faxa: 943 02 80 67
Posta elektronikoa: euskera@besain.net