Elkar albisteak iruditan
Ken Zazpi taldea Los Angelesen da azken diskoko nahasketak eta masterizazio lanak burutzen
Ken Zazpi taldea Ortzemugak begietan bere azken lana osatzen ari da Los Angelesen Rafa Sardinak dituen estudioetan. Dagoeneko aste batzuk igaro dira talde gernikarrak Usurbilgo Haritz Harreguyren Hi Gain estudioetan diskoa grabatzen bukatu zuela. Estatu Batuetan, kantuen nahasketak eta masterizazio lanak burutuko dituzte. Ortzemugak begietan lan berria urriaren bukaeran kaleratuko da.