KUPELA
ARRISKUA MAITE
Prentsa bulegoa
entzun
TRIKI
Erosi: 16,30 €
 
 
Datu teknikoak
Urtea: 2010
Barra kodea: 8436007083517
Erreferentzia: KD-833
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
Bizitzan aukerak egin behar dira. Bide batzuk hartuz eta beste batzuk baztertuz goaz aurrera. Edozein erabakik arriskua dakar. Pausoak emanez eta arriskuak hartuz beraz, joan ohi gara gure bizitzaren epea betetzen.

Kantaren eta musikaren bideak ere antzekoak izaten dira. Senak gidaturik heltzen dio kantariak bere estiloari, eta publikoa erreferentzia hartuta joaten da bere karrera osatuz, bidean dauden oztopoak eta arriskuak gaindituz.

Bere ahalmenean sinesten duen artistak ez dio arriskuari beldurrik. Aitzitik, arriskua maite du, erronkak maite ditu, ofizioa estimu handian duelako. Bizitzarako ikasketa handia izaten da musikariaren ofizioa.

KUPELA taldeak bere izaerari eusten dio, hortxe egon behar duela sumatuz, dauden tokian garrantzitsuak direla baitakite. Euskal musikaren sustraietan errotuta, trikitia eta bertsoaren arteko oreka magiko bezain erakargarri horretan mantentzen dira, eta talentu guztia hor inbertitzen dute. Azkenean, aldioro, identitatez beteriko ideia mardula eta sinesgarria sortzen asmatzen dute.

Arriskua maite, taldearen azken disko honek, Angel Larrañagak eta Xabier Zabalek konposatutako hamahiru kanta berri eskaintzen dizkigu. Trikiaren kolore alaiek eta aire dantzagarriek, bertsoaren grazia eta jolasekin ederki nahasten dituen emaitza freskoa lortu dute berriro. Aurreko lanetan gertatu bezala, oraingo honetan ere, nortasun handiko ideia herrikoi sendo baten gainean oinarritzen du Kupela taldeak azken disko hau. Aurrerapausoak etengabe emanez beti, bidean topatzen dituzten arriskuak eta erronkak gustura onartu eta abilezia ikaragarriz gainditzen dituzte, dotore asko.


KUPELA
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.



 

  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria