JEAN MIXEL BEDAXAGAR
AUÑAMENDI
Prentsa bulegoa
entzun
KANTARIAK
Aurkezpen deialdia
Erosi: 18,80 €
 
 
Datu teknikoak
Urtea: 2009
Barra kodea: 8436007083166
Erreferentzia: KD-778
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
Zuberotarrentzat Pirinioek garrantzia handia dute. Auñamendi ikono esanguratsua da hango bizimoduan, Zuberoko kantuen esentziak mendi haien magalean sortzen direla esan daiteke.

Jean Mixel Bedaxagarrek, beste inork ez bezala ezagutzen ditu kondairak eta hango sinbologia.

Disko honetan kantu tradizionalaren zuztarrak aurkezten ditu, euskal identitatearen sorburu direlakoan.

Lan eder honetan, besteak beste, Mixel Arotze, Erramun Martikorena, Amaren Alhabak eta Johañes Bedaxagar ditu laguntzaile.

JEAN MIXEL BEDAXAGAR

(Urdiñarbe, 1953) Zuberoako kulturaren eta ahots tradizio aberatsaren ordezkari aparta dugu Jean Mixel Bedaxagar. 1976an abestu zuen lehen aldiz jendaurrean eta 1983an grabatu lehen diskoa. Haatik, osasun arazoak zirela medio, kantugintza baztertua eduki zuen hainbat urtez. Zuberoako pastoraletan esperientzia handia du Bedaxagarrek. 1988an Agustin Xaho euskaltzalearen bizitzan oinarritutako pastorala idatzi zuen, eta berriki Ama ikuskizuna osatu du, Etxahun Iruri "Bedaxagarren maisua" eta Gaiarre gogora ekartzen dituen lana.




  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria