ZARAMA
ZUZEN!
Prentsa bulegoa
entzun
POP-ROCK
Erosi: 18,80 €
 
 
Datu teknikoak
Urtea: 2009
Barra kodea: 8436007083418
Erreferentzia: DVD797
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
Nerbioi Ibarraren Ezkerrean musika-talde bat sortzea bada nahikoa meritu; talde horri eusteak eta urteetan irauteak areagotu egiten du haren balioa; eta, gainera, euskaraz kantatzen badu, horrek izen bat du: ZARAMA.

Nahiko izan zen grabatu zuten lehenengo kantua, eta buruan betiko iltzatuta geratzen zaizkizun ereserki horietako bat bihurtu zen. Zaramari esker, Ibaizabalen Ezkerraldeko berezko soinu bat zegoela pentsatu eta idatzi izan da, baina, egia esan, rock’n’roll modu berezi hori, raka-raka, eta gitarraren solo horiek batik bat, Zaramaren ezaugarri dira, ez beste inorenak.

Horri erantsi behar zaizkio soinu pertsonala, euskarari egindako ekarpena, Iñaki, Gasteizko gaua edo txoiten bezalako abestiak, Roberto Moso kantariaren nortasuna… Horrek guztiak 15 urteko historia sendo eta aberatsa osatu zuen, 1994an amaiera duin eta dotorea eduki zuena.

Hainbat urte igaro ondoren, ZARAMA berpiztu da, birziklatu da, garapen harrigarri bat aurkezteko. “Eduki zuenak, oraindik badauka” esaldiaren esanahian oinarriturik, taldekideak berriro bildu ziren duela urtebete, edadearen iragaiteak ematen duen perspektibarekin eta inolako talenturik galdu gabe.

ZUZEN! izenburupean aurkezten dugun hau horren isla da. Pasa den abuztuaren 18an, Bilboko Aste Nagusiaren barruan eskaini zuten kontzertuaren zuzeneko grabaketa eskaintzen da bertan, euskarri bikoitzean, audioan zein bideoan (CD/DVD), eta formatu sendo bezain erakargarri batean.

Bonus-track moduan, hiru konposizio berri aurkezten diren arren, diskoa-DVDaren mamia taldearen errepertorioko birlorak ditugu: Kostako bidea, Gaueko buruko mina, Sexkalextrik, Gasteizko gaua, Zoaz Euskal Herrira, Iñaki (zer urrun dagoen Kamerun), Bostak bat, Dena ongi dabil… Bata bestearen atzean kemenaz gainezka datozkigu, harrigarriki eraberrituta, oldartsu, taldeak une honetan duen gogoaren adierazgarri.

Bertan argi ikusten denez, ZARAMA taldearen nortasuna, ideiak eta kontzeptu musikalak oraindik oso bizirik daudela eta, era berean, oso beharrezkoak direla erakusten digu honek. Kantu horiek ez dira modaz pasatuta
geratu, aldarrikatzen zutena oraindik aldarrikagarria delako, talde indartsu horren itzala gure gizartean oraindik beharrezkoa delako.

Bizitza luzea Zaramari!

ZARAMA
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.



 

  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria