Prentsa bulegoa
Hemeroteka
ATEKO BANDAN
Helduen literatura
Erosi: 11,60 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-352-3
Urtea: 2006
 

BESTIARIOA. HILERRIKOIAK

KARLOS LINAZASORO IZAGIRRE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Heriotzaren presentzia desgaraikoak eteten du behin eta berriro kontakizun honetako protagonistaren egunerokoa. Badirudi protagonistak, bere nobela autobiografikoa idazteko lan-utzialdian dagoen liburuzainak, zera gogorarazi nahi diola irakurleari: heriotzak gure bizitzan agertzeko hitzordurik eskatu beharrik ez duela. Alabaina, balbeak edo herioak sortzen dituen eragozpen eta nekeei umoreaz eta ironiaz aurre egiten die idazleak.

Eta, horrenbestez, heriotzak uzten duen ezintasun arimazkoari poesia eta umorea eransten ere jakin du Karlos Linazasorok kontakizun hilerrikoi honetan, aforismoen bidezidorrari jarraituz: Balbea, sarri, orpoetan eramaten den zerbait da; Suizidek lur hartzeko lekua aukeratzen dute; Fenix hegaztiak errausketa-etxe bat ipini du; Mantisaren erlijioa ikasi nahiko luke gizaki batek baino gehiagok; Zentauroak, dudarik gabe, ez lituzke bere gurasoak ezagutu nahiko.


KARLOS LINAZASORO IZAGIRRE

Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962). Euskal Filologian lizentziatua. Tolosako udal liburutegiko arduraduna da. Idazle nekaezina; ipuingintza eta poesia dira gehien landu dituen generoak. 2001. urtean "Euskadi Saria" irabazi zuen, haur eta gazte literatura sailean Bota gorriak izeneko ipuinarekin.
 
Bere lanen artean: Udazkeneko karabana erratua (1991, Elkar); Walter Sismoley Eliseoko zelaietan (2000, Elkar); Entzungailua (2002, Elkar); Lau ipuin Matteomigliar (2005, Elkar); Bestiarioa, Hilerrikoiak (2006, Elkar); Etzi (2007, Elkar); Zein beste mundukoa (2008, Elkar), Urperatze handia (2009, Elkar) eta Hamazazpikotan (2010, Elkar). 





[2010]
[2009]
[2008]
[2007]
[2006]
[2005]
[2002]
[2000]
[1991]


Heriotzaren presentzia desgaraikoak eteten du behin eta berriro kontakizun honetako protagonistaren egunerokoa. Badirudi protagonistak, bere nobela autobiografikoa idazteko lan-utzialdian dagoen liburuzainak, zera gogorarazi nahi diola irakurleari: heriotzak gure bizitzan agertzeko hitzordurik eskatu beharrik ez duela. Alabaina, balbeak edo herioak sortzen dituen eragozpen eta nekeei umoreaz eta ironiaz aurre egiten die K. idazleak.



  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria