Prentsa bulegoa
Hemeroteka
ATEKO BANDAN
Helduen literatura
Erosi: 12,50 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-828-3
Urtea: 2010
 

SUSTRAI BELTZAK

JON ARRETXE PEREZ
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Terrorearen generoa landu du oraingoan Arretxek, hamaika istorio beldurgarri biltzen dituen ipuin liburu honekin. Hilketa odoltsuak aurkituko ditugu batean, zomorroak ilunpean bestean, ulertu ezinezko gaiztakeria eta krudelkeria hurrengoan…

Izugarrikeria horien gertalekuak, berriz, munduko hainbat txoko izan litezke: Marrakex, Siberia, Amazonia, Lahore, Varanasi… baina baita aireportu aseptiko bat, edo norberaren atariko etxe arrunt bat ere, ikarak nonahi eta noiznahi harrapa gaitzake-eta, ustekabean gehienetan.


JON ARRETXE PEREZ

Jon Arretxe (Basauri, 1963) Bidaietako kronika eta fikzioen egile moduan eman zen ezagutzera: Tubabu, Tuparen seme-alabak, Ekialdeko mamuak, Griot, Zazpi kolore, Urrezko triangelua, Oroituz; umorezko lanak ere idatzi ditu: Ostegunak, Ostiralak, Larunbatak; baita eleberri beltzak ere, dela umore kutsukoak: Manila konexioa, Kleopatra, dela bidaietan oinarrituak: Morto Vivace, Fatum, Xahmaran.





[2010]





  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria