Prentsa bulegoa
Hemeroteka
KOMIKIAK
Helduen literatura
Erosi: 18,20 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-827-6
Urtea: 2010
 

DE RERUM NATURA 3

ZALDIEROA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Urte batzuk badira Patxi Huarte "Zaldi Eroa" bere marrazkiak egunero plazaratzen hasi zela. Geroztik, bere pertsonaiak erreferentzia ezinbesteko bihurtu dira euskaldun askorentzat: eguna alaitzen duen printza argitsu bat goizero, alderdi asko dituen errealitatea pintzelkada arinez jasotzen dakiena; gure herritar askoren pentsamendu eta sentimenduen termometroa batetik, kontzientzia etikoaren adierazgarria ere bai, bestetik.

Samurtasuna eta zorroztasuna elkartzen daki Zaldi Eroak, jenialtasun ukitu batekin. Baina, horrez gain, aldakorrak dira bere marrazkiak eta pertsonaiak, gizartearen bilakaerarekin eta denboren martxarekin itxuraldatuz doazenak. De Rerum Natura 3 honetan, adibidez, 2007ko udatik 2009ko amaiera arteko komiki-tiren antologia bat aurkituko dugu, eta garai horretan esangura berezia izan duten gertakari eta protagonistak: hala nola Braveheart Ibarretxe, bere kontsultekin bai baina ez dabilela, Josu Jon Imaz, espainiarrak liluratzen txapelduna, edo Napoleon Lopez, ustekabean-edo agintea eskuratu eta Normalizatzaile nagusi bihurtu nahi duena.

Era berean, hainbesteko protagonismorik ez izan arren, badira garai hau markatu duten beste pertsonaia batzuk ere, zinta hauetan bere arrastoa utzi dutenak: Monseñor Sebastian Iruñeko artzapezpiku eta haren ordezko Perez kastrensea, Munilla eta Izeta apezpiku berriak, Iruña-Veleiako idazkunak, Ares sailburua, Barcinopoliseko edo Lizartzako alkate andereak, Obama, Txentxo himalaiazalea, Arnaldo espetxeratua...

Horiekin batera lagun zaharragoak ere topatuko ditu irakurleak: Mitxelen XVI.a (garai bateko Euskal Taliban Jatorra) eta bere laguntzaile Yoda, euskararen ortdoxoxiaren zaindari; Gizon Jakintsua, bere morroi M'ongolori zibilizazioaren argiak eskaintzeko prest; The Organization-eko lagunak, zer egin ez dakitela; La Pelota Basqua, guztion teilatuen gainean; Azken Antxoa, elkarrizketa ekologikoak egiten; Mieltxo plastina-irakasle alferra, Xaxa katu are alferragoa...
 


1

Patxi Huarte Larraburu Nafarroako Erriberan sortua (Faltzes 1966), Iruñean eman du bizitza osoa. Unibertsitateari uko egin zion bere burua intsumiso deklaratuz. Zerbitzu militarraren aurrean objetore bihurtu zen. Ez du inongo fabrikarik ezagutu. Orain dela urte batzuk Egiptora bidaia bat egin zuen. Maite ditu txoriak, txetxenoak, macintoshak, musika eta ardoa. Bizikletazalea da. Autoak gorrotatzen ditu.





[2010]
[2007]
[2005]





  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria