Prentsa bulegoa
Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi: 23,10 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-733-0
Urtea: 2009
 

IZAN BAININTZEN NAFARROAKO ERREGE (ERRESUMA ETA FEDEA II)

AINGERU EPALTZA RUIZ DE ALDA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Horra Paris, mundu unibertsoko hiriburua, horra Frantziako erregeren gortea, handikeria, mirari eta desmasia guztien gertalekua: diplomaziaren borrokaldi finak eta kaleko ezpata-ukaldiak, arerioen pozoiketak eta ohe-lagunen trukaketak. Parisera abiatu da Henrike Nafarroako printzea eta higanoten burua, Frantziako errege katolikoaren arreba Margaritarekin esposatzera, eta berarekin darama Joanes Mailu, sinesmenez erresumaren zerbitzari leialena eta eitez printzearen berdin-berdina, Albret eta Borboitarren sasiko odola baitabil haren zainetan.

Batere uste ez duela, gorteko intrigetan katigaturik ikusiko du Joanesek bere burua, eta ezpatari gogor zenak jauregiko solas eta jolasetan trebatu beharko du, hango azpikeriei eta hemengo zeladei ihes egingo badie. Eta hurbil da Parisko San Bartolome bezpera: katolikoek higanot guztiei lepoa egitea erabaki zuten gaua…

Mailuaren odola bikainari jarraipena eman dio Epaltzak Erresuma eta Fedea trilogiaren bigarren alean, lehen partearen maisutasunari koxka bat eransten baitio, gure herriaren historian giltzarri bezain ezezaguna zaigun garai liluraz beteriko bat abilezia apartaz nobelatuz.


AINGERU EPALTZA RUIZ DE ALDA

Iruñean jaioa 1960an, Kazetaritzan lizentziatua da. Deia, Euskal Telebista eta Navarra Hoyn aritu da lanean. Gaur egun Nafarroako Gobernuko itzultzailea da. Nafarroako Ikastolen Federazioko presidentea izan da, eta Nafarroako Euskararen Kontseiluko ordezkaria.

Narratiba da bere literatur sormenaren ardatza. 1985ean Sasiak ere begiak baditik argitaratu zuen, karlisten garaian kokaturiko nobela; Ur uherrak nobelarekin Xalbador Saria irabazi zuen, eta Tigre ehizan nobela laburrarekin Euskadi Saria 1997an. Tematika historikoarekin jarraitzen du Mailuaren odola bere azken nobelan ere.





[2009]
[2006]
[2000]
[1998]
[1989]
[1989]





  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria