Prentsa bulegoa
Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi: 17,60 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-319-6
Urtea: 2005
 

VREDAMAN

UNAI ELORRIAGA LOPEZ DE LETONA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Nobela berri batekin itzuli da Unai Elorriaga euskal letren plazara: SPrako tranbia eta Van’t Hoffen ilea arrakastatsuen ondoren dator Vredaman.

Elkarrekin txirikordatzen diren lau istorio ditu nobela honek: familian gaixo bat dagoela-eta osaba-izekoen etxean dagoen mutikoarena; golf-zelai batean asmo ezkutu batekin sartu diren lagunena; urtetan arkitekto baten andregai izan baina inoiz ezkondu ez zen emakume adinduarena; aitite gizon inportantea zela jakin eta haren arrastoaren atzetik dabilen gaztearena.

Horiek eta beste hainbat istorio daude liburu honetan, denak ere pertsonaia ameslari, xelebre edo maitagarriz beteak, bakoitza bere estilo eta hizkera berezian kontatua: haurraren sinpletasun magikoa, atso-agureen berritsukeria patxadatsua, alprojen elkarrizketa zoroak…

Jolasetik asko du eleberri honek, baina jolasetik harago gizatasun-taupadak ere nabarmenduko ditu irakurleak, amaierara hurbildu ahala emozioan goraka doan kontakizun biribil eta gozagarri honetan.


UNAI ELORRIAGA LOPEZ DE LETONA

Bilbon jaio zen 1973an. SPrako tranbia nobelarekin marka guztiak hautsi zituen: bere lehen liburua zen, eta Espainiako Narratiba Sari Nazionala eman zioten 2002. urtean. Filologoa eta itzultzailea den arren, literaturari emana bizi da, eta beste bi nobela argitaratu ditu urteotan. Sariak zabaldutako ateei esker, hitzaldiak eman ditu Madril, Segovia edo Oxforden, baita ere artikuluak idatzi egunkari askotan, tartean El Pais, El Mundo edo La Vanguardian. Filme bat ere egin dute bere nobela sarituarekin.

Bere idatzi dituen liburuetako batzuk ondorengoak dira: SP-rako tranbia (2001, Elkar); Van't Offen ilea (2003, Elkar); Vredaman (2005, Elkar); Matxinsaltoen belarriak (2006, Elkar); Londres kartoizkoa da (2009, Elkar). 





[2009]
[2006]
[2005]
[2003]
[2001]


Aurreko bere bi liburu arrakastatsuen ondoren (Sprako tranbia eta Van’t Hoffen ilea), nobela berri batekin dator Unai Elorriaga: Vredaman. Aita ospitalean gaixo eta ama hura zaintzen dauzkalako osaba-izekoen etxera bidaltzen duten haurra; golf-klub baten barruan errugbi-zelai klandestino bat margotu nahi duten bi lagun; urtetan arkitekto baten andregai izan baina inoiz ezkondu ez zen emakume adindua; aitite gizon inportantea zela jakin eta haren arrastoaren atzetik dabilen gaztea. Elkarrekin nahasten diren hainbat istorio daude liburu honetan, pertsonaia ameslari, xelebre edo maitagarriz beteak, bakoitza bere estilo eta hizkera berezian kontatua: haurraren sinpletasun magikoa, atso-agureen berritsukeria patxadatsua, alprojen elkarrizketa zoroak…



  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria