Prentsa bulegoa
Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi: 8,65 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-7917-053-0
Orrialde kopurua: 104
Neurriak: 12 X 19
Urtea: 1991
 

UDAZKENEKO KARABANA ERRATUA

KARLOS LINAZASORO IZAGIRRE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Irailak bere zinzelaz denbora lantzen duen bitartean
nekazariek azken belar horituak jasotzen dituzte orgara. 

Eskobareak belaze harrotu eta leienda zaharrak orrazten ditu
eta jainko ttikiek lur malkoak dituzte ahoan. 

Matxakaranak hil egin dira sabelak odoleztaturik
eta arbolak eguberrirako apaingarririk gabe gelditu dira.

Bere zukuak mendi-muinoen ezkatak eta harkaitz bioleten
herdoilak zorabiatuko ditu gizaldi luzeetan egin duen lez.

 Eta gu, irailaren magalean, hain beltza den elurraren
 zain geldituko gara nostalgiaz beterik patrikak.


KARLOS LINAZASORO IZAGIRRE

Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962). Euskal Filologian lizentziatua. Tolosako udal liburutegiko arduraduna da. Idazle nekaezina; ipuingintza eta poesia dira gehien landu dituen generoak. 2001. urtean "Euskadi Saria" irabazi zuen, haur eta gazte literatura sailean Bota gorriak izeneko ipuinarekin.
 
Bere lanen artean: Udazkeneko karabana erratua (1991, Elkar); Walter Sismoley Eliseoko zelaietan (2000, Elkar); Entzungailua (2002, Elkar); Lau ipuin Matteomigliar (2005, Elkar); Bestiarioa, Hilerrikoiak (2006, Elkar); Etzi (2007, Elkar); Zein beste mundukoa (2008, Elkar), Urperatze handia (2009, Elkar) eta Hamazazpikotan (2010, Elkar). 





[2010]
[2009]
[2008]
[2007]
[2006]
[2005]
[2002]
[2000]
[1991]


Irailak bere zinzelaz denbora lantzen duen bitartean nekazariek azken belar horituak jasotzen dituzte orgara.  Eskobareak belaze harrotu eta leienda zaharrak orrazten ditu eta jainko ttikiek lur malkoak dituzte ahoan.  Matxakaranak hil egin dira sabelak odoleztaturik eta arbolak eguberrirako apaingarririk gabe gelditu dira. Bere zukuak mendi-muinoen ezkatak eta harkaitz bioleten herdoilak zorabiatuko ditu gizaldi luzeetan egin duen lez.  Eta gu, irailaren magalean, hain beltza den elurraren  zain geldituko gara nostalgiaz beterik patrikak.



  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria