Prentsa bulegoa
Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi: 10,50 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-7529-670-8
Orrialde kopurua: 160
Neurriak: 12 X 19
Urtea: 1989
 

GARRETATIK ERAUZITAKOAK

AINGERU EPALTZA RUIZ DE ALDA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Garretatik erauzitakoak izeneko bildumarekin, honezkero emaitza bikainik eman duen euskal ipuingintzako puntakoenen artean kokatzen da Aingeru Epaltza. Aniztasun handia erakusten dute ipuinok, hasi mitologi garaietatik eta gaur egun arte, baina luma sendo bera da Nafarroako bazterretan barrena eramaten gaituena, bertako hitz eta mintzamoldeen doinuaz. Sentsibilitate apartarekin batean ironia darie ipuinoi, akabailari malenkoniazko irribarre batez begiratzen dionaren ironia mingots eta samurra.


AINGERU EPALTZA RUIZ DE ALDA

Iruñean jaioa 1960an, Kazetaritzan lizentziatua da. Deia, Euskal Telebista eta Navarra Hoyn aritu da lanean. Gaur egun Nafarroako Gobernuko itzultzailea da. Nafarroako Ikastolen Federazioko presidentea izan da, eta Nafarroako Euskararen Kontseiluko ordezkaria.

Narratiba da bere literatur sormenaren ardatza. 1985ean Sasiak ere begiak baditik argitaratu zuen, karlisten garaian kokaturiko nobela; Ur uherrak nobelarekin Xalbador Saria irabazi zuen, eta Tigre ehizan nobela laburrarekin Euskadi Saria 1997an. Tematika historikoarekin jarraitzen du Mailuaren odola bere azken nobelan ere.





[2009]
[2006]
[2000]
[1998]
[1989]
[1989]


Garretatik erauzitakoak izeneko bildumarekin, honezkero emaitza bikainik eman duen euskal ipuingintzako puntakoenen artean kokatzen da Aingeru Epaltza. Aniztasun handia erakusten dute ipuinok, hasi mitologi garaietatik eta gaur egun arte, baina luma sendo bera da Nafarroako bazterretan barrena eramaten gaituena, bertako hitz eta mintzamoldeen doinuaz. Sentsibilitate apartarekin batean ironia darie ipuinoi, akabailari malenkoniazko irribarre batez begiratzen dionaren ironia mingots eta samurra.



  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria